Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Imanol Goikoetxea gitarrajolea hartu dugu “GU” saioan. Gozategi taldeko kidea da, Alex Ubagorekin jo izan du eta La Oreja de Van Goghen itzulera biran dabil musikaria.
Donostiar talde ezagunarekin jotzeko deia jaso zuen momentuaz galdetu diote Ibon Fernandez eta Sara Alonsok. Ezustekoan harrapatu zuela kontatu du gonbidatuak, eta hamar bat egun hartu zituela erantzuna pentsatzeko, aldaketa handia baitzen beretzat. Pop musika zale amorratua den aldetik, nerabetan La Oreja de Van Goghen zalea zela kontatu digu Goikoetxeak. Abestiak ezagutzen zituen arren, gitarrarekin ikasteko lana hartu du artistak.
Gozategi eta LODVGen artean dauden antzekotasunez ere aritu da gonbidatua. Errepertorio aldetik nahiko kontzertu nostalgikoak direla kontatu digu: “Bi errepertorioetan abestiek 30 urte dituzte, eta ikusten duzu publikoa nola jartzen den 30 urte dituzten abesti horiekin, eta esaten duzu: “jo, ze “pasada””.
Bi taldeen publikoaz galdetuta, biekin asko disfrutatzen duela dio Imanolek. Gozategin, dantza eta algarak dira nagusi. LODVGen kontzertuetan, ostera, publikoaren kantuen bolumena da deigarriena.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.