Enarak Denso ekoizlearekin atera berri duen "Laztana, maitia" ekarri digu estudiora

Bilbotar musikaria ezagutu dugu "GU" saioan.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Enara musikaria ezagutu dugu “GU” saioan. Betidanik abestu izan duen arren, pandemia garaian konposatu zituen bere lehen abestiak, eta 2022an kaleratu zuen musika estreinakoz.

Urte hauetan, bere soinua bilatzen aritu izan dela kontatu digu gonbidatuak. Gitarra eta ahotsarekin hasi zenez, ukitu akustikoa zuen “musika lasaia” egin behar zuela uste zuen hasieran. Gerora, beste estilo batzuk jorratu ditu eta erritmo dantzagarriagoetan murgildu da. Ildo horretatik, Denso ekoizleari elkarrekin lan egiteko proposamena bota ziola kontatu digu Enarak, eta hortik atera da “Laztana, maitia” izeneko abestia.

Zuzenekoez galdetuta, kontzertuak emateko oso gogotsu dagoela eta kontratazioa irekita duela esan digu Enarak.

Publizitatea
X