Ainhize Azpiazu (@byainhi) eduki sortzailea gonbidatu dugu “GU” saiora. “Baserria” saioaren bigarren edizioan ezagutu genuen azkoitiarra, eta telebistatik sare sozialetarako saltoa nolakoa izan den kontatu digu.
“Girlientzat” pentsatutako bideoak egiten ditu Ainhizek, aterik itxi nahi ez duen arren. Besteak beste, kiroldegian, lookak prestatzen, erosketak egiten, Korrikan parte hartzen eta MITOAROAn ikusi dugu gure gonbidatua.
Sareetara edukiak igotzeko behar den naturaltasunaz aritu dira Alain, Ibon eta Ainhize. Azken honek aitortu duenez, betidanik gustatu izan zaio bere burua grabatu eta jendearekin partekatzea. Hala, ez du esfortzu berezirik egin behar gertatzen zaion hori kontatzeko.