Fermin Muguruza, ‘Muguruza FM 40 Tour’ dokumentalaz: “Ospakizuna eta agurra da aldi berean”

Belodromoan aurkeztuko du pieza, Zinemaldiaren baitan. Mundu birako unerik gogoangarrienez aritu zaigu musikaria, "GU"n.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Fermin Muguruza ‘GU’ saioan izan da, Donostiako Zinemaldian aurkeztuko duen Muguruza FM 40 Tour dokumentala hizpide. Musikariaren oholtza gaineko 40. urteurrenaren mundu bira film bilakatu dute Ander Merinok eta Muguruzak berak.

49 kontzertu eman zituen Muguruzak 2025ean, baina biraren agurra asteon, Belodromoan, izango dela kontatu digu gonbidatuak. Atsedenik hartzeko astirik gabe ere, dokumentalak ekarriko duena gozatzeko gogotsu dago Fermin.

Dimentsio handiko azken bira izan dela aurreratu digu artistak: “Beste zerbait egingo banu, beste formatu batean izango da, eta urteak pasako”. Bidaia handiak atzean utzita, “bira guztien ama” izan den azkenaren erregistroa patxadaz gorde nahi zuen Muguruzak.

Belodromoko estreinaldiaz galdetuta, biran parte hartu duten musikari guztiak bertan izango direla kontatu digu gonbidatuak. Gainera, dokumentalaren etorkizuneko proiekzioen inguruko informazioa eman digu, primizian: dagoeneko baditu Mexikon lana aurkezteko datak.

Publizitatea
X