Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Marenek “Zure Zain” izeneko kanta aurkeztu digu “GU”n, primizian. Kanta oso berezia da gernikar musikariarentzat, birramonari eskainitakoa baita. Birramonarekin bizi izan zen Maren, hainbat urtez. Hil eta gero ere, erreferente izaten jarraitzen du, eta ezagutzen zuen ororengan marka uzten zuela kontatu digu artistak.
Urtebete igaro da Qué lastima diskoa kaleratu zuenetik, eta lana jendaurrean aurkezteaz disfrutatzen ari dela dio abeslariak. Bartzelonan bizi den arren, Euskal Herria eta Katalunia bitartean bizi da abeslaria, eta bidaiatzeaz nekatuta dagoen arren, diskoak emandako pozez gozatzen ari da.
Azken urteetan, inoiz baino askeago sentitzen da, eta laster entzungo dugun proiektuaren berri eman digu: euskarazko abestiz osaturiko Ahaztu baino lehen izeneko EPa kaleratuko du. Bartzelonan grabatu du, eta bere oroitzapenen inguruko memoria ariketa izango dela aurreratu digu.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.