Zea Mays: “Musika egiteko, bizitzeko, elkarrekin egoteko egarria dugu oraindik”

Aiora Renteria “GU” saioan izan da, Zea Maysen ‘Egarria’ diskoa aurkezteko.
Iragarkia
Aiora Renteria Zea Mays
18:00 - 20:00

Aiora Renteriak Zea Maysen Egarria diskoa aurkeztu digu “GU” saioan. 30 urteko ibilbide profesionala borobildu du bizkaitar bandaren bilduma berria.

Egarria izena jarri diote lanari, hainbeste urteren ostean grinari eustea lortu dutelako. “Musika egiteko, bizitzeko, oholtza batera igotzeko eta elkarrekin egoteko egarria eta grina dugu oraindik”, azaldu digu Aiorak.

Une alaiak, gaixotasuna, doluak eta bestelako emozioak biltzen ditu diskoak, “bizitzaren isla” diren aldetik. Soinuari dagokionez ere disko eklektikoa dela kontatu digu Aiora Renteriak. Hiru ekoizlerekin grabatu dute lana, abesti bakoitzari dagokion “mimoa” emateko. Bitxikeria gisa, Basqueland enpresarekin Egarria izeneko IPA garagardo bat atera dutela esan digu Aiorak.

Publizitatea
X