Eider Saez: “Batzuetan pixka bat 'outsider' sentitu naiz Euskal Herrian”
Eider Saezek Sorginkeria diskoa ekarri digu 'GU' saiora. Beste aro batzuk erreta, ondo pasatzeko eta dantzatzeko gogoekin dator gipuzkoar bakarlaria.
Abeslariak berak kontatu digunez, dagoeneko nostalgiaren garaia igaro du eta alai gaudenean entzuteko disko bat sortzeko beharra sentitu zuen. Hala, erritmo dantzagarriz beteriko bilduma plazaratu berri du.
Gaiari dagokionez, sorginkeriaren ikuspuntu herrikoietik baino mistikotik jo nahi izan duela esan digu. Hau da, azaltzen ez dakizkigun gauza horiek gugan eragiten duten sentsazioaz hausnartu du Eiderrek. Pop musika dantzagarria egiten duen heinean, Euskal Herriko eszenan outsider sentitu izan dela aitortu digu artistak. Izan ere, gehiengoa proposamen alternatiboak diren honetan, “pija” etiketatik harago joan eta bere musika estiloa defendatu nahi duela esan digu.
Zure interesekoa izan daiteke