Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Indigo taldeko Eneko “GU”n izan dugu, otsailaren 4an kaleratuko duten diskoaren single berria aurkezten. Ekarri digun kantak, “Aterpe hori”, ematen dio izena Lapurditik eta Baxe Nafarroatik datozen musikariz osaturiko laukotearen diskoari.
Estudioan gaur izan dira lehen aldiz, baina duela hilabete batzuk ezagutu genituen. Izan ere, 2025eko Maketa Lehiaketako finalera iritsi zen taldea, baina ezin izan zuten finaleko egunean egon. Gonbidatuak azaldu digunez, bi urte inguru daramatzate euren lehen diskoa izango denari forma ematen. Aurretik, bakarlari gisa aritzen zen Eneko, folk ukitu nabariagoa zuen musika egiten. Gerora, musikariak batu ahala, rockera jo du bandak.
Diskoan entzungo dugunaz galdetuta, estudioan minimalistak izan nahi izan dutela kontatu digu artistak, zuzenekoaren eta CDan entzuten denaren arteko distantzia murrizte aldera.
Etorkizuneko erronkez hizketan, bidea zabaldu nahiko luketela esan digu musikariak. Bada, Ipar Euskal Herrian Hegoaldeko musika dezente entzuten den arren, kontrakoa gutxiago gertatzen dela kontatu digu Enekok. Maskak taldeko kideek elkarrizketa honetan azaldu zigutenaren bidetik, Hedabide publikoetan eta Hegoaldeko zirkuituetan Iparraldeko taldeen presentzia sustatzeko beharra dagoela uste du.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.