ETSren “Zure Orbaina” kantari bizitza berri bat, La Fúmigarekin
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
Maskak taldeko Betti eta Battit “Dida!”n izan dira, “Ez naizena” izeneko single berria estreinatzeko. Lau hilabeteko atsedena hartu ostean, taula gainera bueltatzeko gogotsu daude Maskakeko kideak.
Oraindik grabaketak bukatu ez dituzten arren, urtarrila amaierarako Ziklikoa izeneko diskoa aurkezteko asmoa dute musikariek. Maskak “heltzen joan den lagun talde bat” dela kontatu digute gonbidatuek. Adinaz gain, artistikoki eta estilo aldetik ere heltzen joan dira, eta horren isla izango da disko berria. Maskak helduago horren baitan, betiko soinuari eutsi eta baliabide elektronikoen munduan murgildu direla kontatu digute.
Diskoa aterata, plazetan itxarongo gaituzte. Izan ere, datorren birarako helburu bikoitza dute: hizkuntzaren muga urratu eta Frantziako aretoetan jotzea, eta Hego Euskal Herriko hiri eta hirien festetako zirkuituetan gehiago murgiltzea.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.