Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Maruxak taldeko kideak “GU”n izan dira, “Compostelako Erromesa Remix”en oihartzuna hizpide. 2019an elkartu ziren lehen aldiz Maruxak, eta ordutik taldea handitzen joan dira. Drag eta trabestiz osatutako zortzi laguneko taldea dira egun, eta euskal musika tradizionala eta drag iruditeria uztartzen dituzte Folklore trabesti izeneko ikuskizunean.
Kaleratu berri duten kantaz galdetuta, festa giroan eta erdi txantxetan sortu zela kontatu digute Maruxakeko kideek. Tapia eta Leturiak kolaborazioa onartuta, sekulakoa izan da elkarlanaren arrakasta. Gazte Topagunean jo dute, eta Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioan ere izango dira.
Erreferenteez galdetuta, nerabetan falta izan zaizkiela aitortu dute bi artistek: “Askotan pentsatu dugu, gu nerabeak ginenean txosnetan horrelako zerbait eduki izan bagina zer izango ginateke orain?”. Egiten ari direna asimilatzen duten bitartean, gauzak aldatzen hasi direla uste dute: “Egia da orain arte ez dela sekula ikusi drag talde bat Gazte Topaguneko oholtza nagusian”. Gizartea aurrera doan arren, une deserosoak eta erasoak bizi izan dituztela kontatu digute Maruxakeko kideek.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.