Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Mendillorritik (Iruñea) Maruxak drak kolektiboak “Compostelako Erromesa Remix” abestia aurkeztu digu “B Aldea”n. Taldeko Kattak azaldu digunez, Tapia eta Leturiaren klasikoa “makineroago” bihurtu eta gaurkotu egin dute, euren partehartzearekin.
Amets Aznarez Tapia eta Leturiaren tronboi jolea izan da bi taldeen arteko kontaktua. Hasiera hasieratik, bi musikareekin izan duten harremana irekia eta erreza izan dela kontatu digu gonbidatuak. Ohi bezala, 3k4inek ekoitzi die kanta (Ganibet taldeko Ekain Alegre).
Egun, zortzi kide polifazetikok (bi drag eta sei trabesti) osatzen dute Maruxak kolektiboa. Euren eguneroko lanaz galdetuta, eszenaren alde ilunak ere bizi izan dituztela kontatu digu elkarrizketatuak. Izan ere, ordu txikietan programatu ohi dituzte drag eta trabestien ikuskizunak, eta askotan egoera deserosoak bizi izan dituztela kontatu digu.
Laster Folklore trabesti izeneko ikuskizun berria kaleratuko dutela aurreratu digu Maruxak taldeko kideak.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.