Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Uztailaren 24tik 27ra egingo da azken Hatortxu Rock jaialdia, Lakuntzan. Antolatzaileek Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, KOP, Zea Mays, Deskontrol + Arkada Social, Naxker, Ødei eta festara batuko diren beste hainbat talde iragarri dituzte gaur.
Aipatutakoez gain, Barniz, Bizardunak, Potato, Svetlana, Mirua, Juantxo Skalari & The Rude Band + Set Skalariak, Kaleko Urdangak, Xutik, Las Ninyas del corro, Odolkiak Ordainetan, Talco, Xiberoots, Zaunka, Nafarroa 1512 eta Reinicidentes ere batu dira kartelera.
Izen berriak aurretik iragarritako kartel koloretsura batuko dira, adin eta gustu guztiak aseko dituen musika programazioa osatuta. Gainera, nostalgikoek itzulera paregabeez gozatzeko aukera izango dute. Bada, Latzen, Alaitz eta Maider, Skatu eta Afu taldeak berriz igoko dira oholtzara, euskal presoen aldeko jaialdiari agur esateko.
Hiru eguneko bonoa salgai dago dagoeneko, Hatortxu Rocken webgunean, 105 euroan. Bertan lo egin nahi dutenek (kanpinean, furgonetan edo autokarabanan) eguneko 10 euroko sarrera erosi beharko dute. 13 urtetik beherako umeek doan sartzeko aukera izango dute.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.