“Otsaila” da Eñaut Elorrietaren ‘Festina Lente’ disko berriko lehen aurrerapena
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Peiremans+ taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, taldearen itzulera kontzertuak hizpide. 11:00etan jarri dituzte salgai Halley birako sarrerak, eta zaleek webgunea kolapsatu dutela iragarri du taldeak. Hala, ekainaren 12an tiketak erosteko aukera berri bat egongo da, 11:00etatik aurrera.
Bueltatzeko erabakia hartu zuten uneaz galdetuta, honakoa erantzun du Gorkak: “Bazkaltzeko elkartu ginen, eta beti dago hor. Hamar urte pasa dira eta tokatzen zen, nahiko lanpetuta ibiltzen gara, baina aurten eman dira baldintzak, eta beroaldi batean esan genuen: “egin dezagun, di-da””.
Bandako musikari guztientzat proiektu paralelo gisa sortu zen Perimans+. 10 urtean behin agertzen dira oholtza gainera, eta aldizkakotasun horrek “bere puntua” duela uste dute taldekideek. Izan ere, “errekreo” sentsazioa ematen die proiektuak.
Aise estudioak egindako kartelaren diseinuaz ere aritu gara musikariekin. Frédéric Peiremans Errealeko jokalari ohiaren omenez jarri zioten izena taldeari, eta 20 urte geroago, baloia zulatu dutela kontatu digu Imanol Ubedak: “Futbol zaleak gara, baina badago betekada moduko bat, eta ez genuen dena akaparatu nahi”.
Abendurako iragarritako zazpi kontzertuetarako errepertorioa lantzen ari direla aurreratu digute musikariek. “Aurreko bi diskoak deskatalogatuta daude, eta gustatuko litzaiguke biak eskuragarri jartzea, agian binilotxo batean”, aurreratu du Urbizuk.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.
‘Arkitektura’ diskoa kaleratu eta ama izan aurretik, “Dida!”n izan dugu bizkaitar artista. Gaztea Sarietako emanaldiaz eta datozen hilabeteez aritu gara berarekin.
Enriki Solinis musikariak Euskal Herriko Orkestra Barrokoa aurkeztu digu. Orkestrak sortu ziren garaian jotzen zena oholtzara eramango dute, Erdi Aroko musika tresnak joaz, Bilbon eta Donostian.