Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Halley Tour deitu diote abenduan Biarritz, Azpeitia, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Bilbon emango duten kontzertu sortari. Sarrera gehienak kaleratu eta minutu gutxira agortu dira.
Peiremans+ taldeak kontzertuko bira iragarri du 2026ko abendurako, 10 urterik behin elkartzeko ohiturari eutsiz. Gorka Urbizu, Haritz Beristain ‘Txiki’ eta Imanol Ubeda musikariak berriz elkartuko dira, Halley Tour izeneko biran.
Honela iragarri dute sare sozialetan: “2026ko abenduan kontzertu sorta bat emango dugu eta horren ondotik, atzera urte luzez desagertuko gara. Dagoeneko beroketak egiten ari gara, inoiz baino gogotsuago gatoz!”.
Biarritzen (abenduak 4), Azpeitian (abenduak 11), Gasteizen (abenduak 17), Iruñean (abenduak 23), Donostian (abenduak 26 eta 27) eta Bilbon (abenduak 29) joko dute. Lehen kontzertu horietako sarrerak minutu gutxian agortuta, Azpeitia eta Bilborako datak berriak iragarri dituzte, eta horiek ere jarraian agortu dira. Arrakastaz jabetuta, tiketik gabe gelditu diren horientzako data gehiago lotzeko aukera dagoela jakinarazi du taldeak.
Peiremans+ banda 2005ean jaio zen, eta urte berean Peiremans izeneko bost kantako diskoa kaleratu zuten. EP horren baitan, Euskal Herriko plaza, taberna eta aretoetan ereserki bihurtu diren “Send Flowers”, “Zuretzako hitz ederrak” eta “Joan zinen” abestiak entzun genituen estreinakoz.
10 urte igarota, 2015ean, berriz elkartu eta kontzertu batzuk eman zituzten. Urtebete geroago, bost kantaz osaturiko Bigarren Saria izeneko lana kaleratu zuten. Bertatik atera ziren , besteak beste, “Bemidji” eta “Radiomaria” kanta ezagunak.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.