Peiremans+: “Deskatalogatuta dauden bi diskoak eskuragarri jartzeko asmoa dugu”
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Doinu izeneko doako musika streaming aplikazioa sortu dute Euskal Herriko lau gaztek. Itsaso Elordui, lantaldeko kideetako bat, “Dida!”n izan da, app-aren nondik norakoak azaltzeko.
Doako app-a da Doinu, kode irekikoa eta Spotifyren alternatiba etiko gisa sortutakoa. Apirilaren 3an kaleratu zuten Androiderako bertsioa, eta dagoeneko iOSen ere eskura daiteke. Elorduik azaldu digunez, aplikazioak ez du iragarkirik eta ez du erregistrorik ezta harpidetzarik eskatzen. Deskargatu, entzun nahi duzun musika bilatu eta entzun, besterik gabe.
Orain arte existitzen ziren streaming plataformen balio korporatiboekin kezkatuta, militantzia musikalarekin eta musika eszena undergroundarekin lotura duten lau gaztek Doinu denaren lehen zirriborroa osatu zuten. Gonbidatuak azaldu digunez, “komunitatean sortu eta komunitatearentzat egindako” plataforma da sortu berri dutena.
Artistei dagokienez, orain arte ezagutu ditugun aplikazioak baino bizileku atseginagoa sortu nahi dutela esan digu Elorduik: “Ez dago algoritmorik, ezta lehiakortasunik, ez zenbakirik. Artista guztiak berdinak dira eta berdin tratatzen ditugu”. Hala, dagoeneko 50 musikaritik gora eta 600 abesti baino gehiago entzun daitezke aplikazioan.
Haien musika Doinuren katalogoan jarri nahi duten musikariek jarraitu beharreko prozeduraz galdetuta, momentuz, Instagram bitartez egiten ari direla erantzun du Elorduik. Doinuren profilean sartu eta zuzeneko mezu bidez jar daitezke harremanetan. Akordio legala sinatuta, euren musika plataforman entzuteko moduan izango da, epe laburrean.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Jonkass, Miren Nogales, Alex Padilla, Iban Garcia eta Gabriela Uriarte izango dira Gipuzkoako hiriburua girotzeko arduradunak.
Taldeko kidea “Dida!”n izan da, martxoa eta apirila bitartean egingo duten nazioarteko biraren inguruan hitz egiteko.
Eire biko gipuzkoarra eta Maig bakarlari kataluniarra Kabian ekimenari esker elkartu dira. Otxandioko egonaldi horretan sortu dute “Ez dakizunean” izeneko abestia.
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.
‘Arkitektura’ diskoa kaleratu eta ama izan aurretik, “Dida!”n izan dugu bizkaitar artista. Gaztea Sarietako emanaldiaz eta datozen hilabeteez aritu gara berarekin.
Enriki Solinis musikariak Euskal Herriko Orkestra Barrokoa aurkeztu digu. Orkestrak sortu ziren garaian jotzen zena oholtzara eramango dute, Erdi Aroko musika tresnak joaz, Bilbon eta Donostian.