ETSren “Zure Orbaina” kantari bizitza berri bat, La Fúmigarekin

Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
18:00 - 20:00

ETSko Iñigo Etxezarreta “Dida!”n izan dugu, Menorcako oporretatik zuzenean. La Fúmiga valentziar bandarekin elkarrekin kaleratu berri duten “Zure Orbaina” kanta aurkeztu digu, eta etorkizuneko planez aritu gara arabar musikariarekin.

KONKISTA diskoko abestiari bigarren bizitza bat eman diote bertsio honekin. ETSren azken bildumaren estetikaren ildoa jarraituz, Iñigok Iekorara gonbidatu zuen valentziar taldeko abeslaria, eta bertan grabatu dute bideoklipa.

Aspaldiko lagunak dira ETS eta La Fúmiga. 10 urteko ibilbide arrakastatsuaren ostetik, valentziar taldeko kideek azaroan taldea utziko dutela iragarri dute aurten. Berria entzun zuenean, aspaldi hitzartutako kolaborazioa egiteko unea zela iruditu zitzaion Iñigori.

Etorkizunaz galdetuta, oporretatik bueltan 2027an Buesa Arenan emango duten kontzertu hirukoitza prestatzen hasi eta ZETAKen MITOAROA IIIra gerturatzeko asmoa duela aurreratu digu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X