Britney Spears birraitona sanferminetan egon zenekoa
Britney Spearsen birraitonetako bat Iruñeko sanferminetan izan zen, kantariak berak bere sareetan kontatu duenez. 2023ko txupinazo osteko irudiak partekatu ditu bere sareetan, “Zer da hau? Nire birraitona bertan izan zen, nonbait” mezuarekin.
Argitalpena ikusita, artistaren zaleek Britneyren arbasoen errepasoa egin eta Erresuma Batuan jaio zen birraitona aurkitu dute.
Antza denez, Britainia Handia eta Malta bitartean bizi izan zen gizon hori da Iruñeko jaietan izan zen Spearstarra.
Geri Haliwellen birraitona, Frankismoaren biktima
Arbasoekin hasita, Geri Halliwell Spice Girls taldeko kidearen senideetako baten istorioa kontatu digu Ibonek. Halliwellek berak bere memorietan idatzi zuenez, britainiar artistaren birraitona, Emiliano Hidalgo, Espainiako Gerra Zibilean hil zuten, fusilatuta.
Emiliano Kordobako Dost Torres herriko alkate errepublikarra izan zen 30eko hamarkadan eta “faxistek komunista zela salatu eta fusilamendu bidez akabatu zuten”.