Malkok “Biszerala” izeneko singlea aurkeztu digu, primizian
Malko taldeko abeslaria, Maddi Arlanzon, “Dida!”n izan da, “Biszerala” izeneko single berria aurkezteko.
Uda oparoa izan dela kontatu digu oñatiar musikariak, zuzeneko asko jo dituzte eta disko berria bukatzen aritu baitira. Gauza bereziak topatuko ditugu azaroaren 14an kaleratuko duten album berrian, baina “nahiko Malko” izaten jarraituko duela aurreratu digu artistak.
Iazko Maketa Lehiaketako irabazleak izan ziren Malko oñatiarrak. Aurtengo lehiaketa martxan dagoela aipatuta, Maddik esan digu dagoeneko kuxkuxeatu dituela aurtengo aurrefinalistak, baita hainbat talderi itxura ona hartzen diela ere.
“Biszelara” izeneko singlea primizian entzun aurretik, kantaren gaiaz aritu da gonbidatuta. Abestiak iraganean izandako pertsona faltan botatzeak eragiten duen identitate krisia du hizpide.
Zure interesekoa izan daiteke
Entzun primizian 'Bost Axola', Modus Operandi eta ETSren arteko elkarlana
Peiremans+ek disko berria du eskuartean: “Udan grabatu genuen eta azaroaren 19an aterako da”
‘Kea, Argiak eta Kontraesanak’, ilunera doan Marte Lasarteren lan berria
Alex Sardui, Exkixuren itzuleraz: “Ibilbide laburra izan genuenez, ez genuen jendea nekatu”