Garazi Esnaolak “Ez gaude hemen” aurkeztu digu, bere estreinako diskoari izena emango dion singlea
Musikariak irailaren 28an kaleratuko du bere bakarkako lehen diskoa.
Esanezinek Hormetan Idazten izeneko diskoa aurkeztu digu “Dida!”n. Estreinuaren egunean, gogotsu eta lan guztiak eginda dituenaren lasaitasunarekin etorri da musikaria Gazteara.
Diskoa sortzeko, hormetan idatzitako esaldiekin, betirako (edo ez) mezu bat idatzita uztearen ideiarekin eta iragankortasunarekin obsesionatu samar ibili da artista. Soinuari dagokionez, honakoa azaldu zigun “GU” saioan: “Disko berriaren soinuarekin inork ez du sorpresarik hartuko, logika du sentitzen duzun hori egiteak uneoro eta oraindik ez dut sentitzen beste norabait joan nahi dudanik”.
Etxean, Ordiziarrock jaialdian, estreinatuko du diskoa, asteburu honetan. Beste hainbat zuzeneko emango ditu udazkenean, eta Durangoko Azokan ere ikusiko dugu.
Diskoa plataforma guztietan izango da entzungai, Spotifyn izan ezik. Euskal Herrian bere musika Spotifytik kendu zuen lehen artistetako bat izan zen, eta gaiaz galdetuta honela erantzun du: “Ez zitzaidan asko kostatu erabakia hartzea, hautu guztiz kontzientea izan da. Gainera, hau gertatu aurretik ere, Spotify betidanik izan da oso prekarioa artisten lanari dagokionez”.
Musikariak irailaren 28an kaleratuko du bere bakarkako lehen diskoa.
Doechii, Chappel Roan, Katseye, Mitski eta Bikini Killek jo dute Californian egin berri den festibalean. Eskuratutako irabaziak emakumeen eskubideen alde lan egiten duten erakundeentzat izango dira.
Andrea Pozo, taldeko abeslaria, "Dida Fresh!"en izan da. Hirukoak abuztuaren 17an Zarauzko malekoian joko du, Gaztea Gaua deialdi irekian parte hartu ostean.
Estatubatuar musikariak sare sozialetan idatzitako mezu kriptikoa ekarri digu Ibon Fernandezek “Dida Fresh!”era.
Oporretan dago Iñigo Etxezarreta, baina tarte bat egin digu kaleratu berri duten kanta aurkezteko.
“Dida!” saioan izan dugu GUAUren podcast berriko aurkezlea.
Taldeko Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu “Dida!”n izan dira, iragarri berri duten Halley bira hizpide.
Elorrietak berak ekarri digu estudiora, eta udazkenean iritsiko den LParen berri eman digu.
Larunbatean, BatBatean jaialdian emandako kontzertu jendetsuaz aritu da iruindar artista. Gainera, “Tan Petit” (maiatzaren 20an estreinatuko den kanta) aurkeztu digu. Entzun primizian!
Itsaso Elordui aplikazioko sortzaileetako batek aurkeztu digu app-a, “Dida!”n. Doakoa da, ez du iragarkirik eta ez da erregistrorik eskatzen.