Byainhi eduki sortzaile azkoitiarra ezagutu dugu “GU” saioan
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Esanezin “GU”n izan da, Sara Zozayarekin atera berri duen “Gure Zauria” elkarlana eta datorren diskoa aurkezteko.
“Gure Zauria”z galdetuta, hasieratik garbi zuen zerbait dela kontatu digu artistak. “Kanta idazten nengoen bitartean Sararen ahotsa imajinatzen nuen, eta lehen aldiz gorde nuenean ‘Sara Zozaya’ izena jarri nion”, kontatu digu. Hasierako pultsio horri kasu eginda, Sarari idatzi eta grabatzeko elkartu dira.
Aipatutako elkarlana urriaren 17an kaleratuko den Hormetan idazten izeneko disko berrian aurkituko dugu. Datorrena azaldu digu Esanezinek: “Disko berriaren soinuarekin inork ez du sorpresarik hartuko, logika du sentitzen duzun hori egiteak uneoro eta oraindik ez dut sentitzen beste norabait joan nahi dudanik”.
Hala, hormetan idazten diren mezuen efimerotasuna bizitzara ekarrita, laster izango dugu Esanezinen disko berriaz disfrutatzeko aukera.
Sareetan bere bideoak ikusi eta estudiora gonbidatu dugu.
Natali musikaria “GU”ra etorri da, Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin.
Donostiar bakarlariaren musika proiektua ezagutu dugu “GU” saioan.
Alex Ubagorekin, Gozategirekin eta La Oreja de Van Goghekin jotzen du Goikoetxeak. Hiru mundu horiek uztartzeko moduaz aritu da “GU”n.
Bi artistek “SEX SUA BAI” izeneko elkarlana ekarri digute estudiora, laster kaleratuko duten Txorterriko jaiak EParen atariko gisa.
Garesko taldeak 'Lágrimas del puerto' izeneko disko laburra kaleratu berri du.
Bermeotar amona-biloba ezagunenak ekarri ditugu estudiora.
Taldeko kideek singlea berria aurkeztu eta urte bukaeran etorriko den diskoan topatuko duguna aurreratu digute.
Artistaren proiektuan murgildu gara, uda honetan entzuteko kanta ezin aproposagoarekin.
Gērek ’23.556’ izeneko diskoa ekarri digu estudiora, primizian. Baliatu dituen erreferentziez eta datozen zuzenekoez aritu da “GU” saioan.