Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Amaineman diskoak urtebete bete duenean gonbidatu dugu Süne “Bitan” saiora. Azken hiru urteetan egindako lanaren emaitza izan da azken hilabeteetako jarduna, eta oso eroso dago lortutako guztiarekin.
Izan ere, uda honetan kontzertu asko eman dituen arren, gehiago nahi du artistak: “Süneren lehen bira izan da, eta oso ondo joan da. Mentalki oso erraza egin zait, kontzertu asko eman ditudan arren, eta ez nago nekatuta”.
Publikoarekin eta bere buruarekin harreman osasungarria garatzen hasi dela kontatu digu musikariak: “Huntzarekin oso epaitua sentitzen nintzen eta Sünerekin askoz gehiago gozatzen dut Euskal Herrian”. Bada, urteetako esperientziaren poderioz, “zeri jaramon egin eta zeri ez” ikasi duela azpimarratu du.
Zuzeneko asko eman dituen arren, ez zaio sormenaren emaria eten: gustuko dituen gauzekin “oso pasionala” dela dio artistak, eta kantak sortzen jarraitzen du, hasierako grina mantenduz.
Hala ere, bigarren diskoa desberdina izango dela aurreratu digu: “Beste disko bat izango da ni beste pertsona bat naizelako, desberdina izateak ez dit presiorik eragiten”.
Sorkuntzaz galdetuta, estudioko egunak asko maite dituela azaldu digu Sünek. Produkzioaren fasea asko disfrutatzen du, eta noizbait beste batzuentzako ekoizpenak egitea gustatuko litzaiokeela aitortu digu.
Bukatzeko, Maketa Lehiaketari buruz galdetu dio Aihoa Vitoriak. Izan ere, Gaztearen txapelketako epaimahaikidea izan da aurten, eta aukeratutako finalistak zuzenean ikusteko irrikaz dagoela kontatu dio Sünek.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.