Ibil Bedi: “Kanpotik begiratu gaituen norbait behar izan dugu krisitik ateratzeko”

Taldeak ‘Badaezpada’ izeneko laugarren diskoa kaleratu berri du. Ibai Osinaga eta Javi Larrañetak “B Aldea”ra ekarri dute lana.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Ibil Bediko Ibai Osinaga eta Javi Larrañeta “B Aldea”n izan dira, kaleratu berri duten Badaezpada diskoa hizpide. Gonbidatuek kontatu digutenez, hainbat krisiren ostean ondutako lana da nafar bandaren laugarren bilduma luzea.

“Bi urte pasa ditugu bostok elkarrekin estudioan, beste batzuetan baino askoz kolektiboagoa izan da lana”, aitortu digute. Bide horretan, eztabaidak, zalantzak, atsekabea, itxaropena eta krisi batean igaro daitezkeen fase guztietatik pasatu dira. Kolektiboan lan egitearen albo kalteez ere aritu dira musikariak. Izan ere, musikarien esanetan, bost taldekideen arteko talkak inoiz baino bortitzagoak izan dira.

Juan R. Berbin kataluniar ekoizlea izan da krisia desblokeatzeko giltza. Diskoa kanpotik begiratuko zuen norbait behar zuten, eta produktore ezagunak eman die bultzada. Berbinez gain, Jordi Matas eta Gorka Urbizu ere batu zaizkie, ekoizle lanetan biak.

Kaleratu duten bideoklip ikusgarriaz ere aritu dira Ibai eta Javi. Bertan, zuzenean jotzen dituzte diskoko hiru abesti, aspaldi zuten ideia bati tiraka. Apustu arriskatua zen arren, oso pozik eta eskertuta daude emaitzarekin eta publikoaren harrerarekin.

Publizitatea
X