Mirail taldeak ‘Nahiago bidea’ izeneko lehen diskoa aurkeztu digu

Gipuzkoar bandako Jon eta Julen “B Aldea”n izan dira, euren lehen diskoa aurkezteko.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Mirail taldeak Nahiago bidea izeneko diskoa aurkeztu digu “B Aldea”n. Taldeko Jon eta Julenek ekarri digute bandaren lehen lan luzea.

Hiru kanta grabatzeko elkartu ziren eta zazpirekin bukatu dutela kontatu digute gonbidatuek. Titulua hizpide, aspaldiko lagunak diren bost kideek bideari garrantzia eman nahi izan diotela kontatu digute, helmuga zehatzik eta presio handirik gabe.

Ezohikoa den arren, taldeko baxu joleak landu du diskoaren muina. Gero, gitarra joleek melodiak eta letrak ondu dituztela kontatu digute Jon eta Julenek. Metalaren mundutik datoz bandako kide gehienak, eta proiektu honetan modu askeagoan sortzeko hautua egin dute, autotunearen erabilpena barne.

2024an ezagutu genuen Mirail taldea, Gaztea Maketa Lehiaketan. Finalera iritsi ziren, eta sekulako zuzenekoa eskaini zuten Gasteizeko Jimmy Jazzeko ekitaldi handian.

Publizitatea
X