Garazi Esnaola: “Lan handia egin dut nire ahotsa topatu eta onartzeko”

Artistak ‘Ez gaude hemen’ izeneko bakarkako lehen diskoa ekarri digu ‘B Aldea’ra.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Garazi Esnaolak bere lehen diskoa, Ez gaude hemen, ekarri digu ‘B Aldea’ra. Urte luzez beste artista batzuen pianojole gisa aritu ostean, bere bakarkako proiektuari ekin dio, pianoa eta ahotsarekin.

Diskoa ontzeko orduan, ahotsarekin izan ditu arazo gehien, “zalantzarik gabe”. Pianoaren ostean egotetik abesterako saltoa egitea erronka konplikatua izan da Esnaolarentzat: “Pianoa nire territorioa da, baina lan gehiago izan dut nire ahotsa onartzeko eta lanketa handia egin dut topatzeko nire ahotsarekin zein soinu nahi dugun”.

Ekoizpenean, Jokin Pinatxo Janus Lesterreko taldekidea izan du ondoan, eta sekulako bidaia izan dela azaldu digu gonbidatuak.

Beste musikari batzuekin lan egin izanak bidea erraztu diola uste du artistak. Bada, IZARO edo Gartxoten proiektuetan entzuten ikasi du, eta entzute aktibo horri so eginez, benetan balio duenarekin gelditu eta soberan dagoena baztertzeko gaitasuna eskuratu duela kontatu digu.

Garazi Esnaola zuzenean ikusteko aukera galdu nahi ez baduzu, kontsultatu hemen datozen kontzertuak.

Publizitatea
X