Broken Brothers Brass Band, ‘XX’ diskoaz: “Inoiz egindako lanik kolektiboena da, esateko zerbait zuen orok emateko aukera izan du”

Taldeko Amets Aznarez eta Ion Celestino “B Aldea”n izan dira, urriaren 15ean aterako duten diskoa hizpide.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Broken Brothers Brass Brand taldeko Amets Aznarez eta Ion Celestino “B Aldea”n izan dira, taldearen 20. urteurrena ospatzeko kaleratuko duten diskoaren aitzakian.

Urriaren 15ean argitaratuko dute lan berria: XX izeneko disko bikoitza. Aznarezek azaldu duenez, “egindako guztiaren emaitza da, oso pentsatua”. Buelta asko eman ondoren, azken 20 urteetan bizitako guztia disko batean biltzea lortu dute, eta oso pozik daude emaitzarekin.

Euren lanik “kolektiboena” dela kontatu digute gonbidatuek. Bada, talde jendetsua (15-16 pertsona inguru) izanda, denek jarri dute auren aletxoa disko berezi honetan: “Kanten egiletza inoiz baino kolektiboagoa da, nahiko hasieratik, esateko zerbait zuen edonork emateko aukera izan du”.

Second linearen kontzeptuaz ere aritu dira bi musikariak. Herrietako festetan, musika bandaren atzean doazen espontaneoen taldeak osatzen du bigarren lerroa deitutako hori. Festaren eta ekitaldiaren parte garrantzitsua direla uste dute Broken Brothers Brass Bandeko kideek; horregatik, omenaldi berezia egin diete XX lanean.

Publizitatea
X