Rüdiger: “Pantailetan saldu nahi digutena baino askoz edertasun gehiago dago egunerokoan”

Felix Buffek 'Love is a Muscle' izeneko hirugarren lana aurkeztu digu 'B Aldea'n.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Felix Buffek Rüdigerren hirugarren diskoa ekarri digu “B Aldea”ra. Love Is a Muscle izeneko lana bere diskorik argitsuena dela kontatu digu musikariak.

Beste batzuen proiektuetarako (Willis Drummond, Joseba Irazoki…) lanean zegoen bitartean etxean sortu dituen “jaberik gabeko abestiekin” osatu du bere hirugarren bilduma. “Orain arteko diskoetan munduaren amaierari abesten nion, eta beste gauza batzuen inguruan kantatzeko gogoa nuen”, aitortu digu Buffek. Maitasuna, egunerokoaren ederra eta sostengatzen gaituzten pertsonak omendu nahi izan ditu Love Is a Musclen.

Beste talde batzuetan bateria jolea da Buff. Bakarka, oholtza gaineko esperientzia bestelakoa dela aitortu digu: “Anfitrioia sentitzen naiz, eta jendea dantzan ikusteak asko pozten nau”.

Publizitatea
X