TOC: “Disko leunagoa da, berez atera zaigu, heldutasuna izango da”

TOCeko Mikel eta Aitor “B Aldea”n izan dira, ‘Beste adabu bat’ izeneko disko berria primizian aurkezteko.
Iragarkia
18:00 - 20:00

TOCek Beste adabu bat izeneko disko berria aurkeztu digu “B Aldea”n. Bandako Mikel Bilbao eta Aitor Etxebarriarekin entzun dugu, primizian.

Elkarrizketa hasteko, adabu bizkaitar hitzaren esanahia izan dute hizpide. Adabakia edo partxea da adabua, eta bizitzari jartzen dizkiogunei abesten diote TOCeko kideek. Inoizko kantaera eta melodia leunenekin datoz disko berrian, “berez iritsi den heldutasunari” eutsita.

Diskoa laguntzeko, ia zortzi minutuko bideoklipa kaleratu berri dute bizkaitarrek. Ohiko legez, Maria Muriedas eta Ximon Agirre artisten esku utzi dute lan berriaren unibertso bisuala. Beste adabu bat zuzenean entzuteko aukera ugari izango dira negu honetan. Besteak beste, Bergarako Kartzela Zaharrean (urtarrilak 22) eta Bilboko (otsailak 5) Kafe Antzokian.

Publizitatea
X