Sabaien eta zeruen arteko distantzia, Kattalin eta Nenufarrak taldearen azken diskoan
Kattalin eta Nenufarrak taldeko Sara eta Jonek Zeruak eta sabaiak diskoa ekarri digute ‘B Aldea’ra. Bandaren bigarren diskoaren kaleratzearekin urduri, gustura eta asimilatzeko bidean daudela kontatu digute bi taldekideek.
Musikariek aitortu digutenez, espektatiba gutxirekin elkartu ziren eta lehen urratsak erabat intuitiboak izan ziren. Gero, abesti gutxi batzuk elkartu eta Hubble izeneko diskoa kaleratu zuten 2023an. Hiru urte geroago, disko berri bat dute eskuartean. Lanaren kontzeptuaz galdetuta, norberak dituen zeruez eta sabaiez hausnartu dutela kontatu digu Sara Iriartek, eta entzuleei ere galdera hori bota nahi diete: “Zer duzue gainean, zerua ala sabaia?”.
Kattalin eta Nenufarrak taldearen disko berriko abestiak zuzenean entzun nahi badituzu, Gaztearen Musikaren Egunean duzu aukera, igande honetan (urriak 11). Eskuratu doako gonbidapena, hemen.