BARRRK, GAR, Marmitako Trap Banda eta zeatikez dira aurtengo Gaztearen Maketa Lehiaketako lau finalistak. Laurak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo dugun final handian lehiatuko dira, azaroaren 20an (osteguna).
Ibon Fernandez Gazteako esatari eta musika kazetaria, SÜNE musikaria eta Lorea Argarate sortzaile eta dibulgatzaileak osatutako epaimahaiak BARRRK, INDIGO eta GAR taldeak aukeratu zituen finalerako. INDIGO taldeak finaleko egunean jotzerik izango ez duenez, epaimahaiak aukeratutako erreserbako taldea, Marmitako Trap Banda, pasatu da finalera.
Laugarren finalista, zeatikez, Gazteako ikus-entzuleek aukeratu duzue, bozketa bidez. 12 eguneko epean, boto gehien jaso dituen banda izan da zeatikez. Atzetik izan ditu Azax bikotea (bozketan bigarren gelditu dira), eta Somak taldea (hirugarrenak). Webguneko bozketa irabazita, 2500 euroko Entzulearen Saria eramango du boskoteak.