Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Saguxar artista “B Aldea”n izan da. Lehen aldiz hartu dugu irundar musikaria saioan, aurten emango dituen zuzeneko bereziak hizpide.
2024an “GU” saioan izan zen Ane Segurola (Saguxar), Sei mila urte izeneko estreinako diskoa aurkezten. Bertan, ametsetako musika edo musika onirikoa egiten zuela esan zigun. Urtebete baino gehiago igaro da ordutik, eta denborak aurrera egin ahala, ametsek gero eta garrantzi handiagoa izan dutela kontatu digu. Izan ere, musika sortzeko orduan fantasiazko munduak eta ametsetan sortzen diren irudi eta sentsazioak ditu ardatz. Are gehiago, duela gutxi gau erdian esnatu eta hitz batzuk etorri zitzaizkiola kontatu digu.
Oklou eta Verde Prato erreferente argiak dira Saguxarrentzat. Bigarren honekin jotzeko aukera izan zuen iaz, eta sekulako ohore gisa bizi izan zuen. Aurten ere izango du tolosar artistarekin oholtza partekatzeko, Tolosako Leidor aretoan, abenduaren 30ean. Gainera, Hoferen disko berriko Donostiako aurkezpenaren aurretik joko du, Dabadaba aretoan, martxoaren 13an.
Bukatzeko, disko berria sortzen ari dela aurreratu digu. Melodiak eta soinuak onduta, letretan murgildu da azken egunetan.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.