Iratxe Perez, Beire taldeko abeslaria: “Bihotza apurtu zidatenean sortu zen Beire”
Beire taldeko Iratxe Perez, Jone Ibarretxe eta Ander Uribarri “B Aldea”n izan dira, Beire izeneko proiektu berria aurkezteko. Eskarmentu handidun musikariz ondu dute seikotea: gaurko hiru gonbidatuez gain, Lore Nekane Billelabeitia, Jon Gago eta Kike Heredero musikariek osatzen dute banda.
Iratxe Perez Chulería, joder! taldeko kideak sortu zuen proiektua, punketik harago, melodia leunagoei bidea irekitzeko. Ideia hainbat lagunekin partekatu ostean, aipatutako bidaideak bildu zituen bizkaitar artistak. Gonbidatuak azaldu duenez, bihotza apurtu zioten lehen aldian sortu zitzaion bere alde sentibera erakusteko grina.
Beire zuzenean ikusi nahi baduzu, hona hainbat aukera: urriaren 1ean Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean eta urriaren 4an Abadiñoko Amarauna Arte Fabrikan.