“Porrusalda” arin-arinarekin dator La Txama, taldekide berriak fitxatuta

Urriaren 16an kaleratuko dute bigarren diskoa. Aitor Valcarlosek eta Tulik lan berriaren lehen aurrerapena ekarri digute “B Aldea”ra.
Iragarkia
18:00 - 20:00

La Txama taldeko Aitor Valcarlos eta Tuli “B Aldea”n izan dira, taldearen abesti berria, “Porrusalda”, primizian estreinatzeko. Bitxikeria gisa, kanta honetan taldekide guztiek abesten dutela kontatu digute musikariek: bakoitzak bere zatia idatzi eta abestu du, doinu herrikoen bidetik.

Bandaren disko berriko aurkezpen kanta da saiora ekarri digutena arin-arina. Gainera, lan berriarekin taldekide berriak izango dituztela aurreratu digute: Martina helikoijolea eta Peio gitarrajolea.

Urriaren 16an aterako dute La Txama Vol. II izeneko lana, aurrekoari eutsiz eta “estilo gehiagotan” murgilduz. Kolaborazioak ere izango dira, eta Durangoko Azokan izango dute salgai.

Publizitatea
X