Barbaridad Bagdad: single bat, kontzertu bat eta uda osterako disko bat
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Ainhoa Vitoria kolaboratzaileak Teo Planell musikaria aurkeztu digu, ‘B Aldea’n. 21 urteko gazte madrildarrak hainbat single eta Aún No Existía Beatrice izeneko EPa kaleratu ditu.
Folkaren munduan mugitzen da artista gaztea, eta Sufjan Stevens, Elliot Smith, José Gonzalez, Bon Iver eta Simon & Garfunkel ditu erreferente. Soinu nostalgikoaz gain, lantzen dituen gaiak ere badute ukitu malenkoniatsu eta mistikoa. El Royale etxe-estudioan sortu ditu bere abestiak, Azuleja, Borland eta Yero G artistekin elkarbizitzan.
Banda garaikideen elementuez gain, biolontxelo jole batekin egin nahi ditu kontzertuak. Bere musika entzuteko leku aproposen bila, liburutegietan jo nahiko lukeela esan omen du artistak.
Aktorea ere bada Teo Planell. David Planell zine zuzendaria eta Natalia Mateo aktorea dira bere gurasoak, eta nerabetan ‘Zipi y Zape y la Isla del Capitán’ filmean lan egin zuen, Zipiren paperean.
Taldeko Juanjo eta Alain “B Aldea”n izan dira, eskuartean duten proiektu berria hizpide.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.