Elene bizkaitar artista ezagutzen, “Euli” abestia eta Clairoren musikaren bitartez
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Azuleja arista aurkeztu digu Ainhoa Vitoriak “B Aldea”n. Rabaten jaio eta Madrilen bizi den dantzari, koreografo eta filologoa da. Kolaboratzaileak kontatu digunez, 2021ean hasi zen musika sortzen, eta ordutik musikariz inguratu da, aurten C.R.I.N.G.E. izeneko estreinako diskoa sortzeko.
Roy Borland ekoizle eta lagunak produzitu, masterizatu eta nahastu dio zeharo esperimentala den lehen lana. Dena El Royale izeneko estudio-etxean egin dute, musikariz inguratuta.
Artista hasiberria den arren, eszenako musikari handien onespena lortu du dagoeneko. Izan ere, Ralphie Choo eta Rusowskyk publikoki zoriondu eta Rosalía Instagramen jarraitzen hasi zaio.
14 kantaz osaturiko disko eklektikoan lagunei bidalitako WhatsApp audioak eta hainbat genero nahasten dituen kantak uztartzen ditu. Azulejari berari galdetu izan diotenean, honela erantzun du: “C.R.I.N.G.E. disfrutatzeko disko bat da”.
Galdakaoko musikariak bere bakarkako proiektua ekarri digu “B Aldea”ra.
Amoranteren bisita izan dugu “B Aldea”n. Udazkenean aterako duen disko berriaren aurrerapen bat ekarri digu: Niño de Elcherekin egindako elkarlana.
Ramona’s First Evil Boyfriendeko Andrea eta Julen “B Aldea”n izan dira, gipuzkoar bandaren hirugarren diskoa aurkezteko.
Javi Egino bandako abeslarietako batek diskoa aurkeztu digu, ‘B Aldea’n.
Taldeko Eymard Uberetagoena “B Aldea”n izan da, “Ez Esan” izeneko lana aurkezten.
Taldeko Unai eta Ibonek ‘Ultrapop’ izeneko diskoa ekarri digute “B Aldea”ra.
Aitaren heriotzaren doluaren baitan sortu du Zaurietan Lore, bere bakarkako lehen EPa.
Eñaut Gaztañaga bandako kideak aurkeztu digu kanta, primizian, “B Aldea”n.
‘Bizirik gaude’ izeneko diskoa aurkeztu digu Gartxot Unsainek, “B Aldea”n.
Iruñekoa den arren Bartzelonan bizi da musikaria. Bere proposamen artistikoa aurkeztu digu, "B Aldea"n.