Jarraian, Calvin Harris musikari, DJ eta ekoizleak 20 urteko ibilbide profesionalean ondutako hitak eskainiko ditu. Dance musikaren ikurrak 01:40ean izango du emanaldia, jaialdiko oholtza handiena ixteko.
GARekin batera, Sara Zozaya euskal musikariak attä diskoa aurkeztuko du San Miguel agertokian. Arratsalde erdi aldera, espainiar popa izango da osteguneko protagonista, Las Petunias (18:15), Belén Aguilera (19:00) eta Dani Fernandezen (20:00) kontzertuekin.
Ilundu ostean, hemlocke springs estatubatuar kantariak logelako popa eta sintetizadore ameslariak eskainiko ditu, Johnnie Walker karpan (21:55). Repsol gunean, berriz, Fatoumata Diawara Maliko musikari, aktore eta aktibista ikusteko aukera izango da, 23:15ean): soula, jazza eta bere herrialdeko musika tradizionala, galdu ezineko zuzenekoan.