Stromaeren erakustaldia, 2022ko edizioan
Pandemiako segurtasun neurriak atzean utzita, Bilbao BBK Livek inoizko kartelik luzeena prestatu zuen 2022rako. LCD Soundsystem, Placebo, Moderat, The Killers, Stromae, Pet Shop Boys, J Balvin, M.I.A., Phoebe Bridgers, Supergrass eta Bomba Estereo ikusi genituen, baita Zahara, Moderat, Ginebras, Carolina eta Romy ere.
Jaialdiko bigarren egunean, The Killers eta Stromaek eraman zuten publikoaren babesik handiena. Oraingo honetan, Flowersen bandak inongo arazorik gabe jo zituen “Mr. Brightside”, “Somebody Told Me” eta “Spaceman” klasikoak.
Goizaldea igarota, Stromae belgikar musikariak sekulako erakustaldia egin zuen jaialdiko oholtza nagusian. Multitude diskoa kaleratu berritan, musika, argi eta eszenografia itzelaz gozatzeko aukera eman zigun, “Papaoutai”, “Santé” eta “Alors On Danse” klasikoen eskutik.