Idles, Lily Allen, Dellafuente eta Charlotte de Wittek itxiko dute Bilbao BBK Liven hogeigarren edizioa

Larunbatean, musikak ez du etenik izango Kobetamendin. Izen handiez gain, Aimaz, BARRRK, Zaz, Cervatana, Interpol eta Queralt Lahoz zuzenean ikusteko aukera izango da.

Bilbao BBK Liveko hirugarren egunak kolore askotako musika eskainiko digu, jaialdiaren hogeigarren edizioari amaiera borobila emateko. Tenperatura altuek baldintzatutako azken egunean, rocka, punka, popa, musika urbanoa eta technoa entzuteko parada izango da, Idles, Lily Allen, Dellafuente eta Charlote de Witten eskutik.

Aimarz eta BARRRK euskal proposamenek irekiko dute arratsaldea, eta jarraian aurtengo talde sorpresa horietako bat entzuteko aukera izango dugu: Arde Bogotá. Jaialdiko antolatzaileek Bigger Splash gisa (bandaren azken singlearen izena) iragarri zuten emankizuna, eta ostegunean bertan Arde Bogotá zela konfirmatu zuten.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, Zaz, Cervatana, Queralt Lahoz eta Interpol klasikoen musikaz gozatzeko aukera izango da, Idlesen eztanda (23:00) iritsi aurretik. Atzetik etorriko dira Lily Allen nazioarteko pop izarra (00:15), Dellafuente granadar artista urbanoa (01:20) eta Charlotte de Witte belgikar DJ ezaguna.

Festibalaren hiru eguneko egitarau oparoarekin nahikoa izan ez dutenek, euskarazko hamaika proposamen entzuteko aukera izango dute igandean, Bilboko kaleetan egingo den EUSKARAZ! ekimen berezian.

Bilbao BBK Live ordutegiak larunbata

Jaialdiko kontzertuak, irudietan

    Zure interesekoa izan daiteke

    Gehiago ikusi
    Publizitatea
    X