Bilbao BBK Liven galduko ez ditugun 10 kontzertu
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Bilbao BBK Livek Mendian izeneko ekimen berri batekin ospatuko du festibalaren 20. urteurrena. Ekainaren 7an izango da, Kobetamendin. Jaialditik prentsa ohar bitartez adierazi dutenez, “familiarteko jarduera bat izango da, naturaren erdian eta sarrera librekoa”.
12:00etan hasi eta 21:30era arte, natura auditorio bihurtuko dute, Zaborra, Komedia eta Orkestra gune bereiztuetan.
Zaborra espazioan, musikariek zaborrarekin, jostailuekin, tramankuluekin eta berrerabilitako materialekin egindako tresnak joko dituzte. Bertan izango dira Cateurako Birziklatuen Orkestra, Turkiatik etorritako Fungistanbul, Trashbeatz belgikarrak eta The Wackids frantziarrak.
Barrea izango da Komedia espazioaren ardatza; Grison, Rakel Molina eta Valeria Ros umoregileen “proposamen lotsagabe eta ironikoekin”. Azkenik, Orkestra gunean, musika klasikoa izango da nagusi, Suakai Philharmonic orkestra sinfonikoaren eskutik.
Bezperan, ekainaren 6an, Zorrotza auzoko kaleek 20 artista inguru hartuko dituzte. Hirian ekimeneko programazioaren baitan, ska, rock, R&B eta rap doinuak entzuteko aukera izango da.
Bertan izango dira Australian Blonde, Betto Snay, Buhos, Colectivo Da Silva, Dav’ Kingston, Faenna, Juantxo Skalari & La Rude Band, Laaza, Marwán, No Quiero, Samantha Hudson, Suzete, White Coven eta Xavibo musikariak.
Gainera, DJei eskainitako txokoan, Bihotza, Inés Hernand, Daniless eta Amaia Yaniz artisten showaz gozatzeko aukera izango da.
Eguneko programazio osoa doakoa izango da, eta kontzertuak hainbat gunetan banatuko dituzte: tren geltokiaren ondoko plaza, frontoia, Azoka parkea eta Zorrotzako kantxa.
Kobetamendin joko duten taldeen errepasoa eginda, ikusi nahi ditugun 10 zuzenekoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Bengo, Eider Saez, Korrontzi, XSakara, Artean eta Afrika Bibangek Bilboko erdigunean joko dute, Kobetamendiko zita handiaren biharamunean.
Bilboko musika jaialdi ezagunak hogei urte bete ditu aurten. Bilbao Live izeneko 2006ko lehen edizio horretatik gaur egunera arte, Kobetamendin bizi izan direnak bildu ditugu Gaztean.
Uztailaren 9tik 11ra, bertako zein nazioarteko musika proposamenak entzuteko aukera izango da Kobetamendin. Hona hiru egunetako kontzertuen ordutegiak.
Santa Salut, Heitxi, Wau y los Arrrghs!!!, Mala Gestión, Mississippi Queen & The Wet Dogs, Oslo Ovnies eta Amaiurtxu ere bertan izango dira. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.
Jaialdiko antolatzaileek egunez eguneko programazioa argitaratu dute. Kontsultatu hemen Kobetamendin gozagai izango diren kontzertuen zerrenda!
Gainera, Westside Cowboy, hemlocke springs, Vampirina Club by Metrika & D.Basto, Hotcore Party: Taichu and Friends, La Paloma eta BARRRK gehitu dituzte kartelera.
Charlotte de Witte, Richie Hawtin, Alabama Shakes, Belén Aguilera, CMAT, La M.O.D.A., Raplhie Choo eta Soulwax ere bertan izango dira. Euskal taldeei dagokienez, Sara Zozaya, Aimarz, Marte Lasarte, GAR eta Suave batu dira kartelera.
Irlandar bandak gaelikoz abestutako rap militantez bustiko du Kobetamendi. Kartel nagusia ixteaz gain, Bilbao BBK Live Bereziak ekimeneko artistak iragarri ditu jaialdiak.