Bilbao BBK Live jaialdiak 2026ko kartela itxi du, FKA twigs artistaren iragarpenarekin. Uztailaren 9tik 11ra, nazioarteko musika eskaintza oparoak Kobetamendi hartuko du jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko, 80 zuzenekotik gorako programazioarekin. FKA twigsekin batera, Calvin Harris, Robbie Williams, Lily Allen, David Byrne, IDLES, Ralphie Choo, Interpol, Belén Aguilera, Horsegirl, Depresión Sonora, Dellafuente, La M.O.S.A, Marte Lasarte eta Sara Zozaya ikusiko ditugu aurtengo edizioan.
Izen guztiak iragarrita, jaialdiko antolatzaileek egunez eguneko programazioa kaleratu dute.