Bilbao BBK Liveko antolatzaileek 2026ko edizioko kontzertuen ordutegiak kaleratu dituzte. Uztailaren 9tik 11ra, Calvin Harris, Robbie Williams, Lily Allen, FKA Twigs, David Byrne, IDLES, Ralphie Choo, horsegiirL, Belén Aguilera, Dellafuente eta La M.O.D.A ikusteko aukera izango da Kobetamendin, hiru egunetan banatutako musika oparoaren baitan.
Euskal taldeak ere ez dira faltako, Sara Zozaya, Aimarz, Marte Lasarte, GAR eta BARRK (Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak) ere bertan izango baitira. Hiru eguneko bonua (180€+gastuak) zein eguneko sarrerak (80€+gastuak) eskuragarri daude jaialdiaren webgunean.
Kontzertuen ordutegiak