Bilbao BBK Livek EUSKARAZ! izeneko ekimen berezia egingo du, uztailaren 12an

Bengo, Eider Saez, Korrontzi, XSakara, Artean eta Afrika Bibangek Bilboko erdigunean joko dute, Kobetamendiko zita handiaren biharamunean.

Bilbao BBK Live jaialdiak 20. edizio ospatuko du aurten. Urtemuga bereziaren ospakizunen artean, EUSKARAZ! izeneko ekimena jarri dute martxan: aurtengo jaialdiaren biharamunean, uztailaren 12an, Bengo, Eider Saez, Korrontzi, XSakara, Artean (Juddit Nedderman kataluniar artistak sortutako proiektua, Olatz Salvador, Idoia eta Bea Asurmedi, IZARO eta Maren kolaboratzaile gisa izan dituena) eta Afrika Bibangek Bilboko erdigunean joko dute, “euskarazko musikaren ospakizun handia”n.

Isozaki dorreetan, Areatzako kioskoan eta Albia lorategietan izango dira kontzertuak, igande arratsaldean, 16:45etik aurrera. Guztiak doakoak izango dira. 

Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, “ekimen honetako kartel eklektikoak euskal eszenako artista finkatuak zein gorantz doazen ahots berriak” bilduko ditu.

Kontzertuen ordutegia

16:45 Korrontzi (Isozaki dorreetan)

17:45 XSakara (Albia lorategietan)

18:30 Bengo (Isozaki dorreetan)

18:30 Afrika Bibang (Areatzako kioskoan)

19:15 Eider Saez (Albia lorategietan)

20:00 Artean (Areatzako kioskoan)

EUSKARAZ_AAFF

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X