Bad Gyal
Bad Gyalek Nagusia oholtzako publikoa dantzan jarriko du, ostiral gauean (Nagusia, 01:40), “Da Me” hita estreinatu eta egun gutxira.
Musikariak La Joia, bere estreinako disko luzea, kaleratu zuen 2024ko urtarrilean. Albumarekin batera, La Joia: Bad Gyal izeneko dokumentala estreinatu zuen iaz, zinema aretoetan eta streaming plataformetan. Diskoa espainiar Estatuko areto handietan aurkeztu ostean, jaialdietako bira hasi du Bad Gyalek.
Kataluniar artistak bigarrenez joko du Kobetamendin; izan ere, bere ibilbidearen hastapenetan, 2018an, ikusi genuen estreinakoz Bilbao BBK Liveko karpan.