Lykke Li, Of Monsters and Men eta Vetusta Morla, Bilbao BBK Livek kartelera
Bilbao BBK Livek 2027ko karteleko bigarren iragarpena egin du. Aurretik iragarritako izenei, Lykke Li, Of Monsters and Men, Vetusta Morla, Sanguijuelas del Guadiana, Triángulo de Amor Bizarro, Club Romántico: Dngdngdng b2b Florentino, 1111 eta Perfecto Miserable taldeak batu zaizkie. Aurtengo edizioa uztailaren 8tik 10era ospatuko da, Kobetamendin zehar banatutako oholtzetan.
Hauekin batera, Kobetamendin The xx, Teddy Swims, Pixies, The War on Drugs, alt-J, Amelie Lens presents AURA, Bonobo, Jack Johnson, Two Door Cinema Club, Viva Suecia, Alcalá Norte, Indabe, Fat Dog, Martin, Merina Gris, TOC, Paris Jackson eta Violet Grohlen zuzenekoez gozatzeko aukera izango da, besteak beste.
Kartela osatuko duten izen gehiagoren esperoan, jaialdiko bonuak salgai daude dagoeneko, 175 (+ gastuak) euroren truke.