Urriaren 11n ospatuko dugu Musikaren Eguna, Tabakaleran
Euskal Herriko musika panoramaren izen ezagunak eta proiektu hasiberriak bilduko dira Donostian, egun osoko programazioaren baitan.
Gazteak Musikaren Eguna ospatuko du urriaren 11n, igandearekin, Tabakalerarekin elkarlanean. Ekitaldia Donostian izango da, Musikaren Eguna ‘26 izenpean. Goizean hasi eta gauera arte luzatuko dira emanaldiak, eta euskal musikariek azken urtean eman diguten guztiaz gozatzeko aukera izango da.
Ekimenaren bigarren edizioan, musika programazio aberats eta eklektikoaz gozatzeko aukera izango da Tabakalerako aretoetako oholtza ezberdinetan. Sarbidea doakoa izango da, baina gonbidapenak erreserbatzea beharrezkoa izango da. Jaialdira gerturatzerik ez dutenek, kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean.
Gorde data, badator Musikaren Eguna!
Iazko edizioa
2025ean estreinatu genuen Musikaren Eguna ospatzeko ekitaldia. Sarrera guztiak agortuta, gerturatu zirenek Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, IZARO, Idoia, TOC, Zea Mays, Olatz Salvador, Janus Lester, Merina Gris, Bengo, Hofe, La Txama, Ezpalak, Malko, Zilibito Records, Txopet, Mikosis, Euskoprincess, maKeda, ALTA, Lamia Mari, Dupla, Kiliki, EZEZEZ, Sukena eta Maskaken zuzenekoak doan ikusteko aukera izan zuten Tabakaleran.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
ETSk 20 urteko ibilbidea bilduko duen dokumentala aurkeztuko du Bilboko Zinebi jaialdian
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Queens of the Stone Age Bilbon izango da, ekainaren 16an
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
J Martinak jotzeari utziko dio
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Cecilio G, Kiliki, Maruxak, Samantha Hudson, Naxker, TOC, Arene 6 eta Euskoprincessek 2027ko BatBatean jaialdian joko dute
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nøgenek oholtzak utziko ditu, azken disko bat kaleratu ostean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
The Interrupters, Reconstruction Tour eta Haywire, Bilbon, Bilbo’N’Roll jaialdiaren lehen edizioan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Kontsultatu musikaren eguneko ordutegiak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nøgen, Bengo, Tatta, Sukena, Arene 6, Mikosis, Malko eta Skabidean, Bergarako Ekinez jaialdian
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Maruxak, Putochinomaricón, Brava, Nhil eta beste hamaika artista, Kutxa Fundazioa Klubaren udazkeneko kontzertuen artean
Gehiago ikusi
Publizitatea
X