Maruxak, Putochinomaricón, Brava, Nhil eta beste hamaika artista, Kutxa Fundazioa Klubaren udazkeneko kontzertuen artean

Tabakaleran kokatutako aretoak 10. urteurrena ospatuko du abenduan. Nobedade gisa, DJ eta musikariei zuzendutako Bibra izeneko ziklo berria antolatu dute.

Donostiako Kutxa Fundazioa Klubak hamargarren urteurrena ospatuko du aurtengo abenduan. Urtemuga ospatzeko, zuzeneko musikan oinarritutako programazio oparoa prestatu dute udazkenerako. Besteak beste, Maruxak, Putochinomaricón, Brava eta Nhil musikariak zuzenean ikusteko aukera izango da.

Bibra izeneko zikloan, musika ekintza kolektibo, aldarrikatzaile eta eraldatzaile gisa ulertzeko espazioa sortu nahi dute aretoko programatzaileek. Ekimen honen baitan, Putochinomaricón (azaroak 7), Marina y Su Melao+Eire & Atodamadre (azaroak 21), Brava (azaroak 27), Lorea Argarate (azaroak 27) eta Maruxaken (azaroak 28) zuzenekoez gozatzeko aukera izango da.

OFNI (Oholtzako Fenomeno Nabarmenki Interesgarriak) zikloaren baitan, aldiz, aretoak proposamen eszeniko esperimentalez gozatzeko aukera emango dio publikoari. Bertan izango dira Sátiro rap musikaria eta Txubio Fernandez de Jauregui eta Esperanza Lopez, ‘A pesar de todo’ showarekin. Gainera, Ixiar Rozasen Narrugorrik paseo entzunaldia, Olatz Gorrotxategiren 43º13'44''N lana, Idoia Zabaleta eta Leticia Moraleren ‘Ikusmenaren masaje bat’ obra eta David Espinosaren ‘Mi gran obra’k osatuko dute zikloa.

Aipatutakoaz gain, Songiduak (urriak 3), Del Val+Kattalin eta Nenudarrak (urriak 10), Nhil+FEMMM Voz Jazz (urriak 16), Ander Sánchez (urriak 17), El Pony Pisador (urriak 23), Cristina Len (urriak 30), La Amenaza Constante (urriak 31), Nuria López García+Isora (azaroak 6), Erromintxelak (abenduak 11) eta Argazki bat behelainoan+Geminiss (abenduak 12) zuzenean ikusteko aukera izango da Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluba espazioan.

Publizitatea
X