Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
IZAROk ARKITEKTURA diskoaren aurkezpen birako lehen 20 datak iragarri ditu. Irungo Ficoban emango duen lehen kontzertuko sarrerak agortuta, bizkaitar musikariak 20 datako nazioarteko bira egingo du. Besteak beste, Donostia, Bilbo, Donibane Lohizune, Madril, Granada, Bartzelona, Las Palmas, Dublin, Londres eta Bruselan joko du, 2027ko otsaila eta azaroa bitarte.
Urte bukaeran, abenduan, aterako da ARKITEKTURA, IZAROren disko berria. Musikariak RTVEko ‘La Revuelta’ saioan iragarri zuen diskoa, baita haurdun zegoela ere. Bertan, bizitzari leku bat egiteko beharra izan zuen hizpide. Maiatzean jaio zen musikariaren alaba, eta lan berriaren aurkezpena amatasun estreinatu berriarekin uztartuko du artistak.
Diskoari dagokionez, “osotasunaren ernamuina” bilatzen duela aurreratu du musikariaren lantaldeak. Horrela azaldu dute gaur bertan kaleratu duten prentsa oharrean: “Justizia egiteko ekintza, bakea egiteko justizia. Existentzia des-antropozentrizatzeko ahalegina. Indarra, adorea, erresistentzia, basakeria, intentsitatea, erromantzea, sustraia, erresilientzia, bizitzaren kemena, hala eta guztiz ere azaleratzen. Samurtasunaren iraultza. Ulertzea, begiratzea, egotea, bizitzea, izatea. Mundu hobea egin etorriko direnentzat , eta mundu honetarako hobeagoak diren ondorengoak ekarri”.
Donostiako Kursaaleko sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.. Besteak, hilaren 12ean (ostirala) jarriko dituzte salgai, 12:00etan, IZAROren webgunean. Iragarritako datez gain, 2027an Europa eta Latinoamerikako beste hainbat hiritan kontzertu gehiago izango direla aurreratu du IZAROren lantaldeak.
2027ko urtarrilaren 23an, IZAROk ‘Kontzertu baten arkitektura’ aurkeztuko du Irungo Ficoban, ARKITEKTURA diskoarekin etorriko den sormen aro berria eta bira abian jarriz. Ez da kontzertu arrunta izango, publikoak partehartze aktiboa izango baitu.
Joskintza, arkitektura eta arte tailerrak izango dira bertan, eta publikoarekin batera eraikiko ditu IZAROk berak eszenografia, jantzi eta abarren atal batzuk, geroago biran erabiliko direnak. Erakusketak eta solasaldiak ere izango dira, eta diskoaren sortze prozesuaren museo tankerako bat ere bai. Guztia prest dagoenean, disko berriko kantak zuzenean joko ditu, lehen aldiz.
-01/23 IRUN Ficoba
-02/13 DONOSTIA Kursaal
-02/19 DONIBANE LOHIZUNE Tanka
-02/20 IRUÑEA Baluarte
-02/27 BILBO Euskalduna
-02/28 MADRIL TBA
-03/05 GRANADA Planta Baja
-03/06 SEVILLA Sala X
-03/12 VIGO La Fábrica de Chocolate
-03/13 XIXÓN Sala Acapulco
-04/09 BARTZELONA La 2 de Apolo
-04/10 ZARAGOZA Sala López
-04/17 SANTANDER Escenario Santander
-04/24 VALENTZIA La Rambleta
-05/07 LAS PALMAS K.H. Alfredo Kraus
-06/16 MALAGA TBA
-11/12 DUBLIN Lost Lane
-11/13 LONDON The Victoria
-11/19 PARIS Studio de l'Ermitage
-11/20 BRUSELA TBA
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.