Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Ekainaren 19an eta 20an, ZETAKek MITOAROA III izeneko ikuskizuna eskainiko du Bilboko San Mamesen, tiket guztiak agortuta. Irailean iragarri zuten kontzertu bereziaren lehen data (ekainak 20), eta sarrera guztiak aurre salmentan agortu ziren. Salmentaren arrakasta ikusita, bigarren data iragarri zuten, bezperarako (ekainak 19), eta gaur agortu dira tiketak.
MITOAROA I (Nafarroa Arenan) eta MITOAROA IIren (Ilunben) arrakastaren ondoren iritsiko da Bilboko hitzordua. Lehen biak oraina eta iragana, hurrenez hurren, zituzten abiapuntu; MITOAROA IIIk, ostera, beste jauzi bat egingo du: etorkizunera begira egingo den ikuskizuna izango da, San Mames euskal kulturaren bozgorailu handi bihurtzeko pentsatua.
Reparazek berak ekitaldiaren prentsaurrekoan azaldu zuenez, "San Mameserako bereziki pentsatutako" ikuskizunaren izango da: "San Mames ez da ikuskizunaren kokapen hutsa: proposamenaren parte aktiboa da". Era berean, ZETAKekin batera "700 profesional baino gehiagok eta 150 pertsonaia baino gehiagok, kolaborazioez gain" parte hartuko dutela adierazi zuen.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.