Kontsultatu hemen Aiara Fest jaialdiko ordutegiak
Aiara Fest jaialdiaren bigarren edizioa maiatzaren 29tik 30era izango da, Amurrion. Bertan, Mirua, Janus Lester, SÜNE, Merina Gris, La Pegatina, Sanguijuelas del Guadiana, Su Ta Gar, Biznaga eta beste hainbat artista zuzenean ikusteko aukera izango da. Data gertu dagoen honetan, jaialdiko antolatzaileek bi egunetako kontzertuen ordutegiak kaleratu dituzte.
Aurtengo Aiara Festeko sarrerak eskuragarri daude oraindik, festibalaren webgunean. Bi egunetako bonuak 57,98 euro balio ditu (46,83 bertakoak direnentzat), eta eguneko tiketak, aldiz, 41,26. 17 urtetik beherako haur eta nerabeek 18,96 euroan eskuratu dezakete bi egunetarako bonua.
Ostirala (maiatzak 29)
Aiara Fest oholtza
18:00 Mirua
20:00 Sanguijuelas del Guadiana
22:20 Su Ta Gar
01:00 Biznaga
2:15 Sr. Lobezno
El Refor oholtza
18:50 Niña Coyote eta Chico Tornado
21:15 Sobrezero
23:55 SÜNE
Larunbata (maiatzaik 30)
Aiara Fest oholtza
18:00 GWA YA
19:55 Janus Lester
22:20 Dubioza
00:30 La Pegatina
2:20 Sr. Lobezno
El Refor oholtza
18:50 El Jose
21:15 Javi Medina
23:25 Merina Gris