Dolly Parton: 80 urte eta beste hainbeste une gogoangarri
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Amurriok Aiara Fest jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du, 2026ko maiatzaren 29 eta 30ean. Su Ta Gar, La Pegatina, SÜNE, Sanguijuelas del Guadiana, Janus Lester eta Merina Gris zuzenean ikusteko aukera izango da, “musika, inguru naturala eta kultura batzen dituen proposamen artistiko indartsu” baten baitan.
Aipatutakoez gain, Mirua, Niña Coyote eta Chico Tornado, Dubioza Kolektiv, Biznaga, Javi Medina, Sobrezero, El Jose, Sr. Lobezno eta GWA Yak osatuko dute Aiara Fest jaialdiaren bi eguneko programazioa.
Antolatzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez, jaialdiak “jasangarritasunarekin, ingurunearekiko errespetuarekin eta baliozko gastronomia proposamen batekin duen konpromisoa”ri eutsiko dio. Sarrerak abenduaren 16an (eguerdiko 12:00etan), izango dira eskuragarri, Aiara Festen webgunean.
Country musikaren izar handienetakoak 80 urterekin utzi gaitu. 60 urtetik gorako ibilbide artistikoak emandako une berezi batzuk bildu ditugu.
Abuztuaren 8tik 15era, Donostiako Piratek musika programazio oparoa prestatu dute 2026ko Aste Nagusirako.
Ariana Granderen inguruko azken berriek eztabaida piztu dute sare sozialetan. Floridar artistak geldialdi bat iragarri du, bere azken diskoa kaleratu eta ordu gutxira. Musikariaren agenteek artistak jasaten dituen etengabeko iruzkin eta epaiak salatu dituzte.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.