LP, Annie and The Caldwells, Bea Asurmendi eta White Carters: Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuak
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
RTVEko Administrazio Kontseiluak Espainiak Eurovision jaialdian parte hartuko ez zuela iragarri ostean, txapelketaren final handia ez emititzeko erabakia hartu dutela jakinarazi dute gaur. Erabaki historikoa da RTVErena, jaialdiak dituen 65 urteetan espainiar telebista publikoak urtero emititu baitu gala.
Gazako genozidioaren testuinguruan, Israel jaialditik kanporatzeko eskakizuna egin zuten Espainiak, Herbehereek, Irlandak, Islandiak, Esloveniak eta beste hainbat herrialdek. Nazioarteko jaialdi historikoak, baina, ez du Israelen kontrako erabakirik hartu, eta maiatzaren 16an ospatuko duten final handiko partaideetako bat izango da.
Erabakiarekin aurrera egite aldera, RTVEko Administrazio Kontseiluak La Casa de la Música saioaren edizio berezi bat prestatu du Eurovisionen finalaren egunerako. Maiatzaren 16a Bakean Elkarrekin Bizitzeko Nazioarteko Eguna dela probestuta, ospedun musikarien emankizunez osaturiko ekitaldi berezia antolatu dute. Besteak beste, Channel Terrero, Guitarricadelafuente, Mónica Naranjo, Manuel Carrasco, Ana Belén, Tony Grox & Lucycalys (Benidorm Festeko irabazleak) eta beste hainbat artista gonbidatuko dituzte oholtza gainera.
Aurtengo Jazzaldian galduko ez ditugun kontzertuen zerrenda egin dugu Gaztean.
Musika festibalaren bigarren edizioa abenduaren 11n eta 12an egingo dute, Intxaurrondo Kultur Elkartean.
Garuneko hoditeria konpontzeko ebakuntza bat egingo diotela azaldu du donostiar musikariak.
Gipuzkoar hiriburuko Cristina Enea parkean egiten den jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten.
Sanferminetan, “putos maricones” oihukatu ostean, bi gizonek kristalezko botilak jaurti zizkietela azaldu dute sare sozial bitartez.
“Mailua pausatzeko garaia” iritsi aurretik, bi kontzertu emango dituzte, ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietan.
Ohi bezala, Errenterian zehar banatutako guneetan banatuko dituzte ekitaldiak, irailaren 17tik 20ra.
Dokumentua sinatu duten artisten artean, Fermin Muguruza, Hofe, Anari, Denso, Eire, Ezpalak, Esanezin, Merina Gris, La Txama, SÜNE eta TOC musikariak daude.
Abuztuaren 4tik 9ra, 30 taldetik gora ikusteko aukera izango da Gasteizeko Txosnetan, Andrea Maria Zuriaren jaietan.
Nat Simons, Aurora Beltrán, Orquesta Mondragon eta Malmö 040k ere Saguesen joko dute, abuztuaren 8tik 15era.